Italiako Giroa
6. etapa
Grovesek irabazi du eroriko handi batek markatutako Italiako Giroko 6. etapa
EITB Media
Kaden Grovesekek bereganatu du garaipena seigarren etapan, esprintean nagusituta. Helmugarako 70 kilometro falta zirenean izan baita, eta etapa neutralizatu egin dute. Etapako denborak ez dira kontuan hartu.
-
Kaden Groves, 2025eko Giroko irabazlea. Argazkia: EFE
Kaden Grovesekek (Alpecin-Deceunick) irabazi du 2025eko Italiako Giroko seigarren etapa, Potenza eta Napoli artekoa. Aurtengo etaparik luzeena (223 kilometro) eroriko handi batek markatuta egon da; etapa neutralizatu egin behar izan dute, eta eguneko denborak ez dira kontuan hartu.
Hasieratik egin dituzte ihesaldi saiakerak. Lehen kilometroetan taldetxo bat ibili da lasterketaren buruan, txirrindulari hauexekin: Michel Ries (Arkéa-B&B Hotels), Ben Turner (INEOS Grenadiers), Joser Cerny (Soudal Quick-Step), Felix Engelhardt (Jayco AlUla), Lorenzo Fortunato (XDS Astana), Manuele Tarozzi (VF Group-Bardiani CSF-Faizané) eta Lorenzo Germani (Groupama-FDJ).
Tropelak harrapatu egin ditu ibilbidearen 30 kilometroan. Ia jarraian, bi txirrindularik egin dute ihes: Enzo Palenik (Groupama-FDJ) eta Taco van der Hoornek (Intermarche-Wanty). Gero, Fortunato batu zaie, baina ez du asko iraun ihesaldiko kideekin, eta berriz atzean geratu da.
Kilometroak aurrera joan ahala, tropelak lortu du lasterketa buruan zebilen bikotearekiko zuen aldea murriztea. Berehala amaitzekoa zen Paneliren eta Van der Hoornen saiakera, baina helmugarako 70 kilometro falta zirenean, eroriko handia izan da tropelean. Hainbat txirrindulari lurrera joan dira. Askok kolpe gogorra hartu dute, eta batzuek lasterketa utzi behar izan dute; adibidez, Ben Hindleyk (Red Bull-BORA-hansgrohe) Giroa utzi du. Erorikoaren ondorioz, etapa neutralizatu egin dute.
Momentu batez geldituta egon da etapa. Gero, berrabiarazi egin dute. Egoera ikusita, epaileek erabaki dute etapan ez zela punturik jokoan egongo eta denborek ez zutela eraginik izango sailkapen nagusian.
Amaierarako hiru kilometro baino gutxiago falta zirela tropelak Paneli eta Van der Hoorn harrapatu ditu. Etapako garaipena esprintean erabaki da; Kaden Grovesek irabazi du, Milan Fretin (Cofidis) izan da bigarren eta Paul Magnier (Soudal Quick-Step) hirugarren.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Beraz, Mads Pedersen (Lidl-trek) da liderra, Primoz Roglic (Red Bull-BORA-hansgrohe) bigarrena 17 segundora eta Mathias Vacek (Lidl-Trek) hirugarrena 24 segundora.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - GROVES Kaden (Alpecin) 4:59:52
2 - FRETIN Milan (Cofidis) d. b.
3 - MAGNIER Paul (Soudal) d. b.
4 - KANTER Max (XDS) d. b.
5 - LONARDI Giovanni (Polti) d. b.
6 - ZIJLAARD Maikel (Tudor) d. b.
7 - MARCELLUSI Martin (VF Group)
8 - MOSCHETTI Matteo (Q36.5 ) d. b.
9 - MOZZATO Luca (Arkea) d. b.
10 - GOVEKAR Matevž (Bahrain) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - PEDERSEN Mads (Lidl) 11:44:31
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 0:17
3 - VACEK Mathias (Lidl) + 0:24
4 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:31
5 - DEL TORO Isaac (UAE) + 0:32
6 - AYUSO Juan (UAE) + 0:35
7 - POOLE Max (Picnic) + 0:43
8 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 0:44
9 - STORER Michael (Tudor) + 0:46
10 - PELLIZZARI Giulio (Red Bull) + 0:50