Italiako Giroa
19. etapa
Prodhommek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Del Torok lidergoari eutsi dio
EITB MEDIA
Prodhommek helmugarako 28 kilometroren faltan jo du erasoa, Antonio Tiberi (Bahrain) eta Giulio Pellizzari (Red Bull) italiarrak atzean utzita.
-
Nicolas Prodhomme. Argazkia: EFE
Nicolas Prodhomme (Decathlon AG2R) frantziarrak irabazi du ostiral honetan Italiako Giroko 19. etapa, 166 kilometrokoa, Biella eta Champoluc artean. Prodhommek helmugarako 28 kilometroren faltan jo du erasoa, Antonio Tiberi (Bahrain) eta Giulio Pellizzari (Red Bull) italiarrak atzean utzita.
Atzetik, Isaac Del Toro (UAE) mexikarra eta Richard Carapaz (EF) ekuadortarra izan dira maglia arrosaren lehian. Helmugan, Giroko liderrak bigarren postua eskuratu du, eta Carapaz hirugarren sartu da, denbora berean, Prodhomme sartu eta 58 segundora.
Saint Pantaleoneko maldetatik, Verona, Arrieta, Tiberi eta Prodhomme pasatu dira lasterketaren burura. Simon Yatesen Vismak ezarritako erritmoari esker, talde nagusia 2 minutu eta 15 segundora jarri da. Tontorrean, Fortunato italiarra Giroko mendiko errege bihurtu da jada, igandean Erroman amaitzeko baldintza betetzen badu.
Del Tororen gizonek ezarritako erritmoari esker, Verona eta Pellizzari harrapatu dituzte, eta Prodhommeren bila joan dira.
Del Toro aise iritsi da gailurrera. Carapaz bakarrik ausartu da aurre egiten, baina Del Torok eta Simon Yatesek berehala itzali dute.
Prodhomme helmugarantz zihoan bitartean, Carapazek kartutxo bat gastatu du berriro Antagnodeko gailurretik 2 kilometrora. Del Torok bakarrik erantzun dio, Yates atzean geratu baita. Ekuadortarraren eta mexikarraren arteko buruz burukoa helmugatik 6 kilometrora hasi da.
Del Torok helmugatik 400 metrora jo du erasoa, bi segundoko saria ziurtatzeko, eta argi utzi du maglia arrosa defendatzeko gaitasuna duela.
19. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- PRODHOMME Nicolas (Decathlon) 4:50:35
2.- DEL TORO Isaac (UAE) +0:58
3.- CARAPAZ Richard (EF) d. b.
4.- CARUSO Damiano (Bahrain) +1:22
5.- MCNULTY Brandon (UAE) d. b.
6.- BERNAL Egan (INEOS) d. b.
7.- YATES Simon (Visma) d. b.
8.- MAJKA Rafal (UAE) d. b.
9.- TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
10.- RUBIO Einer (Movistar) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- DEL TORO Isaac (UAE) 73:47:59
2.- CARAPAZ Richard (EF) +0:43
3.- YATES Simon (Visma) +1:21
4.- GEE Derek (Israel) +2:32
5.- CARUSO Damiano (Bahrain) +3:36
6.- BERNAL Egan (INEOS) +5:13
7.- PELLIZZARI Giulio (Red Bull) +5:46
8.- RUBIO Einer (Movistar) +6:39
9.- STORER Michael (Tudor) +9:11
10.- MCNULTY Brandon (UAE) +9:33