Italiako Giroa
20. etapa
Simon Yatesek Giroa erabakita utzi du, Del Toro eta Caparaz Finestren birrinduta
EITB MEDIA
Colle delle Finestreko igoeran, britainiarrak erasoa jo du, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du. Chris Harper australiarra nagusitu da gaurko etapan.
-
Simon Yates helmugara iritsi denean (Argazkia: EITB Media)
Chris Harper (Jayco Alula) australiarrak irabazi du Verres eta Sestriere artean jokatu den Italiako Giroko 20. etapa, 205 kilometroko ibilbidea izan duena. Simon Yates (Visma) britainiarrak, bestalde, maglia arrosa jantzi du, Colle delle Finestre mendatean erasoa jota, eta etapa ez ezik, sailkapen nagusia ere astindu du.

Chris Harper
Yatesek erasoa jo du, eta Del Torok eta Carapazek ez diote jarraitu. Mexikarrak uste zuen ekuadortarrak bigarren postua defendatuko zuela, eta, hori dela eta, Del Toro Carapazi segika ibili da etapa osoan zehar.
Ondorioz, Yates gero eta gehiago aldendu da, eta bost minututik gorako aldea lortu du. Hala, etapa baten faltan, Yatesek lidergoa eta Giroa lapurtu dizkio Del Torori.
Horrela, 2018an bere kirol ibilbideko kolperik handiena jasan zuen tokian (Giroa galdu zuen Froome 3 minutura zuen arren), garaipenik ustekabekoena, heroikoena eta harrigarriena eskuratu du gaur Visma taldeko txirrindulariak.
Helmugarako 50 kilometrora erasoa jo ondoren, Finestren, 2018ko Espainiako Itzuliko irabazleak aldeak handitu, eta Del Toro-Carapaz bikotea gainditu du.
Yatesen kolpea izugarria izan da. 5 minututik gorako aldea atera die bere aurkari nagusiei Sestrieren, eta erabakita utzi du 2025eko Giroko sailkapen orokorra.
20. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- HARPER Chris (Jayco AlUla) 5:27:29
2.- VERRE Alessandro (Arkéa) +1.49
3.- YATES Simon (Visma) +1:57
4.- GAROFOLI Gianmarco (Soudal) +3:52
5.- ROCHAS Rémy (Groupama) +3:57
6.- Martin Marcellusi (VF Group) +4:31
7.- VERONA Carlos (Lidl Trek) d. b.
8.- POOLE Max (Picnic PostNL) +6:45
9.- DEL TORO Isaac (UAE) +7:10.
10.- PELLIZZARI Giulio (Red Bull) d. b.
SAILKAPEN OROKORRA
1.- YATES Simon (Visma) 79:18:42
2.- DEL TORO Isaac (UAE) +3:56
3.- CARAPAZ Richard (Ed Education) +4:43
4.- GEE Derek (Israel) +6:23
5.- CARUSO Damiano (Bahrain) +7:32
6.- PELLIZZARI Giulio (Red Bull) +9:28
7.- BERNAL Egan (INEOS) +12:42
8.- RUBIO Einer (Movistar) +13:05
9.- MCNULTY Brandon (UAE) +13:33
10.- STORER Michael (Tudor) +14:27