Itxi

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women

2. etapa

Demi Volleringek Itzulia Womeneko 2. etapa ere bereganatzea lortu du

I. G. | EITB MEDIA

Olivia Baril eta Marta Cavalliren aurretik helmugaratu da Vollering. Ane Santestebanek, zazpigarren zihoana, ez du etapa honetan parte hartu osasun arazoak direla eta.

2:48
Itzulia Women

Demi Vollering (SD Worx) herbeheretarrak, Bastidako lehen eguneko irabazleak, Itzulia Womeneko lehen jardunaldian lortutako lidergoa mantendu du, eta bigarren etapan ere gailendu da, Mallabian (Bizkaia) irten eta bukatu den 117,9 kilometroko etaparen ondoren.

Karabietako igoera erabakigarria izan zen. Bere aldapetan eguneko ihesaldia izan da eta garaipena lortzeko hautagai nagusiak nabarmendu dira.

Berriz ere Vollering izan da indartsuena bosteko talde batean, Olivia Baril kanadarraren (Valcar) eta Marta Cavalli italiarraren (FDJ) aurretik.

Sailkapen nagusian Volleringek jarraitzen du maillot horiarekin, orain 22 segundoko aldea du Rooijakkersekiko eta 42 segundokoa Faulknerekiko.

Vollering Olivia Baril eta Marta Cavalliren aurretik helmugaratu da. Ane Santestebanek, zazpigarren zihoana, ez du etapa honetan parte hartu osasun arazoak direla eta.

Igande honetan emakumezkoen Itzuliaren hirugarren etapa lehiatuko da, 139,8 kilometrokoa, Donostian hasi eta amaituko dena.

2. ETAPAKO SAILKAPENA

1 VOLLERING Demi Team SD Worx 3:16:08

2 BARIL Olivia Valcar - Travel & Service +0:02

3 CAVALLI Marta FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +0:02

4 ROOIJAKKERS Pauliena Canyon//SRAM Racing +0:04

5 LABOUS Juliette Team DSM +0:05

6 FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +0:17

7 CHABBEY Elise Canyon//SRAM Racing +0:17

8 MACKAIJ Floortje Team DSM +0:17

9 MOOLMAN Ashleigh Team SD Worx +0:17

10 FAULKNER Kristen Team BikeExchange - Jayco +0:20

SAILKAPEN OROKORRA

1 VOLLERING Demi Team SD Worx 6:11:01

2 ROOIJAKKERS Pauliena Canyon//SRAM Racing +0:22

3 FAULKNER Kristen Team BikeExchange - Jayco +0:42

4 CAVALLI Marta FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope +1:00

5 BARIL Olivia Valcar - Travel & Service +1:01

6 LABOUS Juliette Team DSM +0:05

7 MOOLMAN Ashleigh Team SD Worx +1:21

8 CHABBEY Elise Canyon//SRAM Racing +1:22

9 FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +1:22

10 MACKAIJ Floortje Team DSM +1:22

Consulta aquí todas las clasificaciones de la Itzulia Women