Itxi

Itzulia Women

Itzulia Women

Itzulia Women

1. etapan

Ertzaintzaren patruila-auto batek Itzuliko txirrindulari bat harrapatu du eta beste hiru erortzea eragin du

Agentziak | EITB Media

Kaltetuen artean Laboral Kutxako Eider Merino dago, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.

Ertzaintzaren patruila-auto batek Emakumezkoen Itzulian parte hartzen ari zen txirrindulari bat harrapatu du, eta beste hiruk zauriak izan dituzte, polizia-autoa saihesteko ahaleginetan. Ezbeharra ostiral honetan jokatutako lehen etapan gertatuta da.

Ertzaintzaren iturriek baieztatu dutenaren arabera, gertaera 12:30ak inguruan jazo da BI-633 errepidean, Markina-Xemeinen (Bizkaia), txirrindulariak handik pasa direnean.

Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez, 12:30ak aldera gertatu da jazo da gertakaria, txirrindulariak BI-633 errepidetik zihoazela, Berriatua eta Markina-Xemein artean. Istripua eragin duen ibilgailua –lasterketako dispositibo berezitik kanpokoa– anbulantzia bati laguntzen ari zen, "hil ala biziko" larrialdi kasu batean lanean zebilena, lasterketako antolatzaileek azaldu dutenez.

Hala, tropelaren atzetik zebiltzan txirrindulariek Ertzaintzaren ibiligailuarekin egin dute topo, eta horietako batek talka egin du harekin. Beste hiru ziklistek, ordea, saihestea lortu dute, baina erori egin dira, eta zauriak izan dituzte.

Lasterketaren antolakuntzak EFEri baieztatu dionez, honako hauek dira ezbeharrean nahasita egon diren txirrindulariak: Eider Merino (Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa) Balmasedako bizkaitarra, Petra Szanko (Massi-Tactic) hungariarra, Letizia Brufani (Bepink) italiarra eta Lana Eberle (CERATIZIC-WNT) alemaniarra.

Merinok (probako 146. zenbakia) "traumatismoa du beheko gorputz-adarrean, goiko ezkerreko gorputz-adarrean eta ezkerreko hemitoraxean", eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Szankok (153) "traumatismoa du eskuineko besaburuan", eta, ondorioz, "ospitale batera eraman dute", kasu honetan Mendarora, "erradiologia" egiteko.

Bestalde, Brufanik (93) "traumatismoa du pelbisean", eta Mendaroko ospitalera eraman dute ere , eta Eberlek (195) hainbat urradura ditu eta lasterketa utzi du.

Arratsaldean zehar, Eider Merinok izan ezik, ospitalean zeuden gainerakoek senda agiria jaso dute.

Bestalde, gertatutakoa ikertzen ari direla gaineratu du Ertzaintzak.