Itzulia Women
Luxuzko parte-hartzea
Vollering, Van der Bregen, Bredewold, Reusser, Ostolaza eta Santesteban, 2025eko Itzulia Womenen egongo dira
EITB Media
Lasterketa maiatzaren 16tik 18ra jokatuko da. Antolatzaileek Itzulia Womenen 4. edizioan lehiatuko diren izar nagusiak jakinarazi dituzte. Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
-
Itzulia Women 2025. Argazkia: Itzulia Women
2025eko Itzulia Women maiatzaren 16tik 18ra artean jokatuko da, eta tropeleko txirrindulari onenak ibiliko dira Euskal Herriko errepideetan, antolatzaileek iragarri dutenez.
Astearte honetan, maiatzaren 13an, Itzuliak lasterketan parte hartuko duten ziklista nagusiak nortzuk izango diren berri eman du. Han egongo dira: Demi Vollering (FDJ-SUEZ), Anna van der Bregen (SD Worx), Mischa Bredewold (SD Worx) Marlen Reusser (Movistar), Mavi Garcia (Liv AlUla Jayco), Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) eta Ane Santesteban (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa).
Aipatutakoez gain, maila handiko beste hainbeste ziklista lehiatuko dira 2025eko Itzulia Womenen. Beraz, seguru-segurutik ikuskizuna izango da.
Etapa guztiak zuzenean emango dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek, hilaren 16, 17 eta 18an.