Txirrindularitza
Suitzako Tourra
Joao Almeidak irabazi du Suitzako Tourra, azken erlojupekoan erakustaldia emanda
EITB MEDIA
Txirrindulari portugaldarrak 30 segundo baino gehiagoko desabantaila berreskuratu du 10 kilometroko azken erlojupekoan sailkapen nagusia irabazteko.
-
Joao Almeidak Suitzako Tourra eskuratu du, azken erlojupekoan erakustaldia emanda Argazkia: EFE
Joao Almeida (UAE Team Emirates) portugaldarrak indar erakustaldia egin du Suitzako Itzuliko azken etapan, Beckenried eta Stockhutte arteko 10 kilometroko erlojupekoan, Suitzako Tourra nagusitasunez eskuratzeko.
Erlojupekoari hasiera eman baino lehen, Kevin Vauquelinek (Arkea) 33 segundoko aldea ateratzen zion Almeidari, baina ez du zalantzarako tarterik utzi. Azkarrena izan da partzialetan, eta 27:33ko denbora eginda irabazi du erlojupekoa, Felix Gall austriarraren (Decathlon AG2R), Oscar Onley britainiarraren (Picnic PostNL) eta Vauquelin frantziarraren aurretik.
Portugalgo txirrindulariak 24 segundoko aldea atera dio Galli, 1:11koa Onleyri eta 1:40koa Vauquelini. Ondorioz, Suitzako Tourra eskuratu du, 1:07ko aldea aterata frantziarrari, 1:58koa britainiarrari eta 2:20koa austriarrari.
UAEko txirrindulariarentzat beste arrakasta bat izan da, porrota saihestu eta aurreko jardunaldietan hiru minututik gorako aldea berreskuratu baitu. Denboraldi bikaina berretsi du, Euskal Herriko Itzulia eta Romandiako Tourra irabazi baititu, eta bigarren izan da Valentziako Erkidegoko Voltan eta Algarveko Itzulian.
8. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - ALMEIDA João (UAE) 27.33,78
2 - GALL Felix (Decathlon) +0.24,29
3 - ONLEY Oscar (Picnic PostNL) +1.11,64
4 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +1:40
5 - SWEENY Harry (EF Education) +1.54,21
6 - VLASOV Aleksandr (Bora) +2.03,76
7 - O'CONNOR Ben (Jayco AlUla) +2.06,3.
8 - BARTA Will (Movistar) +2.12,44
9 - PICKERING Finlay (Bahrain) +2.14,21
10 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +2.19,14
SAILKAPEN OROKORRA
1 - ALMEIDA Joao (UAE) 29:29:01
2 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) + 1:07
3 - ONLEY Oscar (Picnic) +1:58
4 - GALL Felix (Decathlon) + 2:20
5 - ALAPHILIPPE Julian (Tudor) + 3:57
6 - KAMNA Lennard (Lidl) + 4:52
7 - O'CONNOR Ben (Jayco) + 5:08
8 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + 6:16
9 - CASTRILLO Pablo (Movistar) + 6:41
10 - CHAMPOUSSIN Clément (Astana) + 8:30