Txirrindularitza
Uztailaren 6tik 13ra artean
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak 2025eko Italiako Giroan parte hartuko du
EITB Media
Euskal taldea utzilaren 6tik 13ra artean egingo den Italiako lasterketan egongo da.
-
Tropela. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa 2025eko emakumezkoen Italiako Giroan egongo da, antolatzaileek baieztatu dutenez.Giroa uztailaren 6an hasi eta 13an bukatuko da.
Lasterketan 22 taldek hartuko dute parte; UCI World Tour mailako 15ek, UCI Pro Team mailako 2k eta Continental mailako 5ek.
World Tour mailako taldeak: Movistar Team, AG Insurance Soudal, Canyon Sram, Ceratizit, FDJ Suez, Fenix Deceuninck, Human Powered Health, Lidl, Liv Alula Jayco, Roland, Picnic PostNL, SD Worx Protime, Visma Lease a Bike, UAE eta Uno X Mobility.
UCI ProTeams mailako taldeak: EF Education Oatly eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.
Continental mailako taldeak: Aromitalia 2T Vaiano, Bepink Imatra, Osolmant Premac Vittoria, Mendelspeck E-Work y Top Girls Fassa Bortolo.