Itxi

Txirrindularitza

Espainiako txapelketa

Urrea Ostizentzat eta zilarra Aranguren eta Urkaregirentzat, Espainiako errepideko txapelketan

I. G. | EITB

23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa arratsaldean jokatu da. Bertan, Yago Aguirre gipuzkoarrak urrezko domina lortu du helmugarako 15 kilometroren faltan ihes eginda.

  • Emakumezkoen eta gizonezkoen podiuma. Argazkia: @RFECiclismo

    Emakumezkoen eta gizonezkoen podiuma. Argazkia: @RFECiclismo

Larunbat honetan Granadan jokatu den junior mailako Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan, Paula Ostiz nafarrak urrezko domina eskuratu du, zilarra irabazi duen Irati Aranguren gipuzkoarra oso gutxigatik garaituta. Gizonezkoetan, Eñaut Urkaregi gipuzkoarrak ere zilarrezko domina lortu du.

Granadan hasi eta amaitu den 85,5 kilometroko ibilbidea eginda, Ostiz, Aranguren eta Leyre Almena valentziarra batera iritsi dira helmugara, eta bertan erabaki da irabazlea.

Foto finisha behar izan da Paula Ostiz nagusitu dela baieztatzeko. Irati izan da bigarren, eta Leyre Almenak eskuratu du podiumeko hirugarren maila.

Finish argazkia. Irudia: @RFECiclismo

Foto finisha. Irudia: @RFECiclismo

Gizonezkoen lasterketan, Benjamin Novalek erakustaldia eman du, ihes egin eta 60 kilometrotik gora bakarrik eginda, aurkariak nagusitasun handiarekin menderatzeko.

Eñaut Urkaregi gipuzkoarra sailkatu da bigarren, eta Mario Cordero andaluziarra izan da hirugarren.

Eñut Urkaregi. Argazkia: @RFECiclismo

Eñut Urkaregi. Argazkia: @RFECiclismo

23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa arratsaldean jokatu da. Bertan, Yago Aguirre gipuzkoarrak urrezko domina lortu du, helmugarako 15 kilometro falta zirenean tropeletik alde egin ostean.

Yago Aguirre. Argazkia: @RFECiclismo

Yago Aguirre. Argazkia: @RFECiclismo

Igande honetan, elite mailako emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketak eta 23 urtez azpiko emakumezkoen proba jokatuko dira.