Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Hiru hilabeteko zigorra Scarponiri Ferrari medikuarekin biltzeagatik

Erredakzioa

Italiako Batzorde Olinpikoak adierazi duenez, zigorra iragan urriaren 1etik dago indarrean, eta abenduaren 31ra arte iraungo du.

  • Michele Scarponi. Argazkia: EFE

Italiako Dopinaren Aurkako Batzordeak Michele Scarponi zigortu duela jakinarazi du. Hiru hilabeteko zigorra ezarri diote txirrindulari italiarrari Ferrari medikuarekin izandako batzarren ondorioz.

Zigorra iragan urriaren 1etik indarrean dagoela, eta abenduaren 31ra arte iraungo duela indarrean jakinarazi du asteazken honetan Italiako Batzorde Olinpikoak. Scarponik Ferrari medikuarekin batzartu zela onartu zuen, eta hiru hilabeteko zigorraz gain, 10.000 euroko isuna ere jarri dio.