Itxi

Txirrindularitza

Europako txapelketa

Demi Volleringek Europako errepideko txapelketa irabazi du

EITB

Helmugara iristeko 37 kilometro falta zirenean egindako ihesaldi baten ostean, txirrindulari nederlandarrak urrea lortu du Drome eta Ardèche eskualdean jokatu den Europako Errepide Txapelketan.

  • Demi Vollering

    Demi Vollering Argazkia: @FDJ_SUEZ

Demi Vollering herbeheretarrak brontzea lortu zuen joan den irailean Kigaliko (Ruanda) Munduko Txapelketako emakumezkoen erlojupekoan. Larunbat honetan, berriz,  urrezko domina irabazi du Drome eta Ardèche eskualdean jokatu den Europako Errepide Txapelketan

Vollering, Emakumezkoen Espainiako Itzuliko azken bi edizioetako irabazlea, izan da jardunaldiko azkarrena, 2 ordu, 57 minutu eta 53 segundoko denborarekin, Privas eta Guilherand-Granges arteko 116,1 kilometroko etapan, Kasia Niewiadoma poloniarraren eta bere herrikide Anna Van der Breggen herbeheretarraren aurretik, 1:18 eta 1:24 minutura, hurrenez hurren.

Helmugara iristeko 37 kilometro falta zirenean hasi du ihesaldia Volleringek, eta hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.

Sailkapena

1 – Vollering Demi (Herbehereak)  2:57:53

2 - Niewiadoma Kasia (Polonia)  +1:18

3 - Van der Breggen Anna (Herbehereak)  + 1:24

4 - Chabbey Elise (Suitza) +2:31

5 - Koch Franziska (Alemania) d. b.