Txirrindularitza
Lesio larria
Egoitz Murgoitio baja izango da Munduko Txapelketarako
Erredakzioa
Txirrindulari bizkaitarrak tendinitisa du eskuineko belaunezurrean, eta 2012-2013 denboraldiko proba guztiak galduko ditu.
-
Egoitz Murgoitio. Argazkia: EITB
Egoitz Murgoitiok (Grupo Hirumet Taldea) ezin izango du parte hartu du Louisvilleko Munduko Txapelketan (otsailaren 3an), tendinitisa baitu eskuineko belaunezurrean. Gainera, bizkaitarrak 2012-2013 denboraldiari agur esan beharko dio.
Medikuak hilabete bateko atsedena gomendatu dio Murgoitiori. Abadiñokoaren arazoak Euskadiko Txapelketan hasi ziren. Beroketa egiten ari zela, erorikoa izan zuen, eta ezkerreko belaunean kolpe gogorra jaso zuen.
Bizkaitarrak entrenamendu gogorrak egin ditu Munduko Txapelketara heltzeko, eta azkenean, lesioak txarrera egin du.
Honela, Aitor Hernandez eta Javier Ruiz de Larrinaga izango dira Louisvilleko Munduko Txapelketara joango diren euskal txirrindulariak.