Txirrindularitza
San Luiseko Tourra
Tuftek erlojupekoa irabazi du eta Kwiatkowski lider berria da
Erredakzioa
Orica Greenedge taldeko kanadiarrak zazpi segundoko aldea atera dio Leandro Messineo Argentinako txirrindulariari eta 11 Kwiatkowski poloniarrari.
-
Svein Tuft Orica Greenedge taldeko kanadiarra. EFE
Svein Tuft Orica Greenedge taldeko kanadiarrak San Luiseko Tourraren laugarren etapa irabazi du gaur, 19,2 kilometroko erlojupekoa. Erlojupekoa probintziako hiriburuan jokatu da. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) poloniarra hirugarren sailkatu da, baina lasterketako lider berria da.
Svein Tuftek zazpi segundoko aldea atera dio Leandro Messineo (San Luis Somos Todos) Argentinako txirrindulariari eta 11 Kwiatkowski poloniarrari.
Horien atzetik Vincenzo Nibali (Astana), 14 segundora, eta Adriano Malori (Lampre-Merida), 19 segundora, sailkatu dira.
Alberto Contador (Saxo Bank-Tinkoff) hamairugarren lekuan helmugaratu da, 57 segundora, eta Joaquim Rodriguezek (Katusha) 23:56 denbora markatu du.
Michal Kwiatkowski sailkapen nagusiko liderra da. Tejay Van Garderen (BMC) estatubatuarra 23 segundora eta Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) belgikarra 42 segundora ditu Kwiatkowskik.
Bihar bosgarren etapa jokatuko da: Juana Koslay-Carolina, 169,8 kilometro.
Laugarren etapako sailkapena:
.1. Svein Tuft (Orica-GreenEDGE) 22:14
.2. Leandro Messineo (San Luis Somos Todos) 7 segundora
.3. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma) 11
.4. Vincenzo Nibali (Astana) 14
.5. Adriano Malori (Lampre-Merida) 19
.6. Jorge Giacinti (San Luis Somos Todos) 26
.7. Tejay Van Garderen (BMC) 33
.8. Eloy Teruel (Movistar Team) 34
.9. Sylvain Chavanel (Omega Pharma) 47
10. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) 52
Sailkapen nagusia:
.1. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma) 12:30:37
.2. Tejay Van Garderen (BMC) 23 segundora
.3. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) 42
.4. Alex Diniz (Funvic) 45
.5. Bart De Clercq (Lotto-Belisol) 54
.6. Alberto Contador (Saxo Bank) 1:10
.7. Dani Díaz (San Luis Somos Todos) 1:12
.8. Diego Ulissi (Lampre-Merida) d.b.
.9. Sylvain Chavanel (Omega Pharma) 1:24
10. Jesús Herrada (Movistar Team) d.b.