Txirrindularitza
Dopina
Frank Schleckek urtebeteko zigorra bete beharko du
Erredakzioa
Dopinaren aurkako Luxenburgoko agentziak urtebeteko zigorra ezarri dio Schlecki, 2012ko Frantziako Tourrean Xipamide hartzeagatik positibo eman ondoren.
-
Frank Schleck. Argazkia: EFE
Luxenburgoko dopinaren aurkako agentziak (ALAD) urtebeteko zigorra ezarri dio Frank Schleck txirrindulariari, 2012ko Tourrean Xipamide diuretikoa hartzeagatik positibo eman ondoren.
Hamabi hilabetetako zigorra atzeraeraginezkoa da, eta 2012ko uztailaren 14tik aurrera hasi da. Radioshack-Leopard taldeko txirrindulariak errugabea dela defendatu du, eta helegitea aurkezteko aukera izango du. Hala ere, ezin izango du 2013ko Frantziako Tourrean parte hartu.
Frank Schleckek Xipamide hartzeagatik postibo eman zuen Tourreko 13. etapan, eta emaitza ezagutu ondoren, hamabi egun geroago, itzulia utzi behar izan zuen.
Kontraanalisiak positiboa konfirmatu zuen, baina Schleckek errugabea zela defendatzen jarraitu zuen Luxenburgoko dopinaren aurkako agentziaren aurrean. Txirrindulariak pozoitua izan zela, edo produktua ustekabean hartu zuela azaldu du behin eta berriro.