Txirrindularitza
Dopina
Armstrongek 'konponbidean parte hartu' nahi du
Erredakzioa
Travis T. Tygart USADAko presidenteak Armstrongi bi aste eman dizkio txirrindularitzaren irudia hobetzeko emango dituen pausoak zehazteko.
-
Lance Armstrong. EFE
"Konponbidean parte hartu" eta ospea eman dion kirola "garbitzen" lagundu nahi duela jakitera eman dio Lance Armstrong txirrindulari ohiak AEBetako Dopinaren aurkako Agentziari (USADA).
Armstrongekin eta haren ordezkariekin harremanetan izan direla baieztatu du Travis T. Tygart USADAko presidenteak. "Konponbidearen parte izan eta txirrindularitza garbitzeko saiakeran lagundu nahi duela ulertu dugu", adierazi du Tygartek agiri batean.
Armstrongek Tygart gogor kritikatu zuen, baina iragan hilean dopatu zela aitortu baino lehen izan zen hori. Frantziako Tourreko txapeldun ohiaren proposamena onartu dutela azaldu du USADAko presidenteak.
Horrela, USADAk Armstrongi bi aste eman dizkio txirrindularitzaren irudia hobetzeko emango dituen pausoak zehazteko.