Txirrindularitza
Omaneko Tourra
Saganek bere bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan
Erredakzioa
Eslovakiako txirrindulariak maila izugarria azaldu du berriro, eta Omaneko Tourreko hirugarren etapa irabazi du. Ibilbideak Nakhal Fort eta Wadi Dayqah Dam lotu ditu.
Peter Sagan (Cannondale) Eslovakiako txirrindulariak maila izugarria azaldu du berriz, eta Omaneko Tourreko hirugarren etapan nagusi izan da. 190 kilometroko ibilbideak Nakhal Fort eta Wadi Dayqah Dam lotu ditu. Bestalde, Alberto Contador Pintoko txirrindularia laugarren sailkatu eta faborito nagusia da. Arerioei denbora sartu die madrildarrak.
Horrela, 23 urteko Saganek garaipena errepikatu du iragan denboraldiko agertoki berdinean. Helmugarako 400 metro falta zirenean, Greg Van Avermaet (BMC) belgikarra, Tony Gallopin (Radioshack) frantziarra eta Alberto Contador (Saxo Tinkoff) gainditu ditu Saganek.
Hirugarren etapa:
1 Peter SAGAN CANNONDALE 5:06:28
2 Greg VAN AVERMAET BMC RACING TEAM 0:00:01
3 Tony GALLOPIN RADIOSHACK LEOPARD 0:00:01
4 Alberto CONTADOR TEAM SAXO-TINKOFF 0:00:01
5 Marco MARCATO VACANSOLEIL-DCM 0:00:01
6 Andrea PASQUALON BARDIANI VALVOLE-CSF INOX 0:00:04
7 Philippe GILBERT BMC RACING TEAM 0:00:04
8 Rinaldo NOCENTINI AG2R LA MONDIALE 0:00:04
9 Peter VELITS OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:04
10 Nacer BOUHANNI FDJ 0:00:04
Sailkapen nagusia:
1 Peter SAGAN CANNONDALE 12:59:43
2 Tony GALLOPIN RADIOSHACK LEOPARD 0:00:16
3 Greg VAN AVERMAET BMC RACING TEAM 0:00:26
4 Martin ELMIGER IAM CYCLING 0:00:30
5 Nacer BOUHANNI FDJ 0:00:31
6 Marco MARCATO VACANSOLEIL-DCM 0:00:32
7 Alberto CONTADOR TEAM SAXO-TINKOFF 0:00:32
8 Vincenzo NIBALI ASTANA PRO TEAM 0:00:33
9 Peter VELITS OMEGA PHARMA-QUICK STEP 0:00:35
10 Andrea PASQUALON BARDIANI VALVOLE-CSF INOX 0:00:35