Itxi

Txirrindularitza

Etapa eta sailkapen nagusia

Alejandro Valverdek erakustaldia eman du Andaluziako itzulian

Redacción

Movistar taldeko murtziarrak azkenengo etapa eta sailkapen nagusia irabazi ditu. Valverdek atariko erlojupekoa irabazi zuen, eta Rinconen itzuli ederra borobildu du.

  • Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

    Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde espainiarrak (Movistar) irabazi du 2013ko Andaluziako itzulia, azkenengo etapan (Trebujena-Rincon, 182,7 kilometro) garaipen ikusgarria eskuratuta. Murtziako txirrindulariak 2012an ere Andaluziako proba irabazi zuen, eta titulua erakustaldia emanda, eskuratu du, berriz ere.

Movistar taldeko liderra beste hamabi txirrindularirekin batera ihesaldian sartu da: Nairo Quintana (Movistar), Robert Gesink eta Bauke Mollema (Blanco), Jurgen Van den Broeck eta Bart de Clercq (Lotto), Ion Izagirre (Euskaltel), Sander Armee (Topsport), Daniel Navarro (Cofidis), Jacob Fuglsang (Astana), Simon Spilak (Katusha) eta Davide Rebellin (CC Polsat).

Valverdek aise gainditu ditu aurkariak, eta garaipena lortu du Davide Rebellinen eta Simon Spilaken aurretik.

Murtziako txirrindulariak (atarikoa eta azkena) eta Jonathan Hivert frantziarrak (lehenengoa eta bigarrena) irabazi dituzte Andaluziako itzuliko lau etapak, eta probako izar nagusiak izan dira.

3. etapa:


1. Alejandro Valverde (Movistar Team)
2. Simon Spilak (Katusha)
3. Davide Rebellin (CCC) d.b.
4. Bauke Mollema (Blanco) d.b.
5. Sander Armee (Topsport Vlaanderen-Mercator) d.b.
6. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) d.b.
7. Bart de Clercq (Lotto-Belisol) d.b.
8. Nairo Quintana (Movistar Team) d.b.
9. Jakob Fuglsang (Astana) d.b.
10. Ion Izagirre (Euskaltel-Euskadi) d.b.

Sailkapen nagusia:


1. Alejandro Valverde (Movistar Team)
2. Jurgen Van den Broeck (Lotto-Belisol) + 7
3. Bauke Mollema (Blanco) + 11