Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa

Gerrikagoitia: 'Samuel Sanchez aurrean egongo da, ziur'

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko zuzendariaren ustez, 'helburu nagusia etapa garaipena eta aurreneko hamarren artean sailkatzea izango da', Tirreno-Adriatiko proban.

1:11
Gorka Gerrikagoitia.

Gorka Gerrikagoitia Euskalte-Euskadiko kirol zuzendariaren ustez taldea aurreko urteetan baino hobeto helduko da Tirreno-Adriatiko itzulira. Otsailean proba prestatzeko lan gogorra egin dutela azpimarratu du, eta Samuel Sanchez ondo helduko dela onartu du zuzendariak.

"Samuel Sanchez aurrean egongo da, ziur" esan du Gerrikagoitiak. Gainera, taldearen helburu nagusia "etapa garaipena eta aurreneko hamarren artean sailkatzea" izango dela adierazi du. Euskaltel-Euskadiko zuzendariarentzat, Vincenzo Nibali italiarra izango da faborito nagusia.