Itxi

Txirrindularitza

Puerto Operazioa

Euskal txirrindulari batek Eufemianori: 'Jogurt bat ondo etorriko zen'

Erredakzioa

Eufemiano Fuentes 2006ko maiatzan atxilotu bezperan telefonoz dei egin zion, garaiz iritsi ez zitzaion 'jogurt' bat erreklamatuz.

  • Eufemiano Fuentes

    Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

Eufemiano Fuentes medikua 2006ko maiatzan atxilotu aurretik, euskal txirrindulari batek telefonoz dei egin zion garaiz iritsi ez zitzaion 'jogurt' bat erreklamatzeko. "Hurrengo asterako oso ondo etorriko zitzaidakeen", esan zion euskal txirrindulariak.

"Lehengo egunean lagun batekin hitz egiten egon zien, jogurta noizko?", galdetu zion txirrindulariak Eufemiano Fuentesi. Medikuak erantzun hau eman zion: "Arazoak izan ditut. Esne fabrikan ez da prest egon, eta mutil hau serioa denez, jogurtak egon behar diren moduan ekartzen ditu".

Guardia Zibilak grabatutako elkarrizketa hau entzun ahal izan da Puerto Operazioko epaiketan. Elkarrizketa honetan, euskaraz agurtu ziren Eufemiano Fuentes eta aipatutako euskal txirrindularia: "Agur eta gabon" esanez agurtu ziren. "Ez dakit Euskal Herrian ikasi nuelako izango ote den, zuek bezalakoa izaten ikasi dut, baina kontu handiz ibili beharra dago", esan zuen Eufemiano Fuentesek.