Txirrindularitza
Hainbat haustura
Laurent Jalabert larri dago, auto batek harrapatuta
Hasiera batean konortea galdu du, baina ospitalera eraman aurretik berreskuratu egin du. Frantziako hedabideen arabera, kontrako norabidean zihoan ibilgailu batek harrapatu du Jalabert
-
Laurent Jalaberten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laurent Jalabert Frantziako txirrindulari ohiak istripu larria izan du gaur goizean. Montabaunen (Frantzia) entrenatzen ari zenean, auto batek harrapatu du.
Hasiera batean konortea galdu du, baina ospitalera eraman aurretik berreskuratu egin du. Frantziako hedabideen arabera, kontrako norabidean zihoan ibilgailu batek harrapatu du Jalabert, eta hainbat haustura ditu.