Itxi

Txirrindularitza

Gaur

Milan-San Remo lasterketa, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

EITB

Pilotaz gain, Endesa Ligako hiru partida emango dira: Lagun Aro GBC-Ucam Murcia, Estudiantes-Uxue Bilbao Basket eta Fiatc Joventut-Caja Laboral.

  • Milan-San Remo lasterketa, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

    Milan-San Remo lasterketa, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en

Gaur ETB-1eko kirol hitzordu nagusia Milan-San Remo lasterketa ezaguna izango da. 14:55ean hasiko den emankizunaren nondik norakoak Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak kontatuko dituzte telebistan ez ezik, internet bidez ere bai.

Saskibaloiari dagokionez, hiru emanaldi egingo dira: 12etan, ETB-1en eta eitb.com-en, Lagun Aro GBC-Ucam Murcia, Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegaren eskutik; 12:40ean, ETBKn, Estudiantes-Uxue Bilbao Basket, Xabier de la Fuente eta Aitor Uriondorekin; 18:45ean, ETBKn eta eitb.com-en,  Fiatc Joventut-Caja Laboral, Asier Arangurenen eta Josean Aldalurren komentarioekin.

17:15ean egingo dute bat Eibarko Astelenarekin, bertako pilota jaialdia zuzenean eskaintzeko. Idoate-Peñagarikano eta Jaunarena-Pascual izango dira aurrez aurre atariko partidan eta Xala-Barriola eta Irujo-Zabaleta txapelketakoan. Esatari lanetan, ohi denez, Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira.

19:30ean, 'Gol Festa' saioan futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Mikel Olazabalek.