Txirrindularitza
UCI World Tour
Joaquim Rodriguezek 2012ko txirrindulari onenaren saria jaso du
'Purito' iragan denboraldiko onena izan zen UCIko sailkapenan 610 puntu lortuta. Bradley Wiggins bigarren postuan geratu zen 601 punturekin, eta Tom Boonen izan zen hirugarren, 410 punturekin.
-
Pat McQuaid UCIko presidenteak 2012ko txirrindulari onenaren saria eman dio Puritori. Argazkia: EFE
Joaquim Rodriguezek (Katusha) 2012ko txirrindulari onenaren saria jaso du Kataluniako Itzuliko lehen etapa amaituta. Pat McQuaid UCI World Tourreko presidenteak eman dio garaikurra.
Txirrindulari katalana bigarren izan zen Italiako Giroan, eta hirugarren Espainiako Vueltan. Gainera, Flecha Valona eta Lombardiako Giroa irabazi zituen.
Joaquim Rodriguezek UCIren sailkapeneko lehen postuan amaitu zuen denboraldia, 610 puntu lortuta. Bradley Wiggins Frantziako Tourreko irabazlea izan zen bigarren 601 punturekin, eta Tom Boonen izan zen hirugarren, 410 puntu lortuta.