Txirrindularitza
6. etapa
Simon Gerrans helmugan bertan gailendu zaio Meersmani
Erredakzioa
Kataluniako Itzuliko azken aurreko jardunaldia esprintean erabaki da, Almacelles eta Vals artean 178 kilometro egin ondoren. Daniel Martinek lider jarraitzen du.
-
Simon Gerrans, podiumean. EiTB.
Simon Gerrans (GreenEdge) autraliako txirrindulariak lortu du garaipena Kataluniako Itzuliko 6. etapan. Daniel Martin sailkapeneko liderrak, berriz, lehen jertse horiari eutsi dio eta 'Purito' Rodriguezekin duen abantaila, gainera, hiru segundotan handitu du.
Gerrans Gianni Meersman (Omega Pharma) belgikarrari eta Alexsandr Dyachenkori (Astana) gailendu zaie esprintean.
Martin sailkapen nagusiko liderrak hiru segundo irabazi ditu Alfarraseko estrint berezitik lehena igarotzeagatik.
Gauzak horrela, Garmin Sharp taldeko irlandarrak 17 segundoko abantaila de Joaquim 'Purito' Rodriguezekin (Katusha). 'Purito'k Bartzelonan amaitzen den azken etapan erasoa jo beharko du Volta bigarrenez irabazi nahi badu.
Seigarren etapa:
1. Gerrans, Simon (AUS) GreenEdge 3h:55.46
2. Meersman, Gianni (BEL) Omega Pharma db
3. Dumoulin, Samuel (FRA) AG2R db
4. Ratto, Daniele (ITA) Cannondale db
5. Wyss, Danilo (SUI) BMC db
6. Simon, Julien (FRA) Sojasun db
7. Moreno, Daniel (ESP) Katusha db
8. Rodríguez, Joaquim (ESP) Katusha db
9. Fugslang, Jakob (DIN) Astana db
10. Urán, Rigoberto (COL) Sky db
Sailkapen nagusia:
1. Martin, Daniel (IRL) Garmin Sharp 26h.16:22
2. Rodríguez, Joaquim (ESP) Katusha 17-ra
3. Nairo Quintana (COL) Movistar 45-ra
4. Wiggins, Bradley (GBR) Sky 54-ra
5. Michele, Scarponi (ITA) Lampre-Merida 55-ra
6. Gesink, Robert (SUI) Blanco 1:07-ra
7. Niemiec, Przemyslaw (POL) Lampre Merida 1:18-ra
8. Pinot, Thibaut (FRA) FDJ 1:26-ra
9. Van den Broeck, Jurgen (HOL) Lotto 1:28-ra
10. Stetina, Peter (USA) Garmin Sharp 1:30-ra