Txirrindularitza
111. edizioa
Cancellarak hirugarren aldiz irabazi du Paris-Roubaix Klasikoa
Erredakzioa
Txirrindulari suitzara Sep Vanmarckerekin iritsi da ihes eginda, eta azken bihurgunean gainditu du. Niki Terpstra izan da hirugarren.
-
Fabian Cancellarak irabazi du Paris-Roubaix klasikoaren 111. edizioa. Argazkia: EFE
Fabian Cancellarak (RadioShack) irabazi du Paris-Roubaix Klasikoaren 111. edizioa. Txirrindulari suitzarrak lasterketa hau irabazten duen hirugarren aldia da.
Helmugarako 23 kilometro falta zirenean Cancellarak ihes eginda zihoazen txirrindularien bila jotzea erabaki du. Zdenek Stybar atera zen suitzarrarekin batera, iheslariek 26 segundoko abantaila zutenean.
Ihes eginda zihoan Vandenbergh erori egin zen Carrefour l'Arbren, eta ondoren, Stybar izan zen erortzekotan egon zena. Ondorioz, Cancellara eta Vanmarck iritsi ziren ihes eginda azken bi kilometroetara. Vanmarckek erasoa jo zuen helmugarako 1.500 metro geratzen zirenean, baina Cancellarak ondo eutsi zion, eta azken bihurgunean aurrea hartuta, suitzarra izendatu zen garaile.
Sailkapena:
.1. Fabian Cancellara (SUI-RadioShack) 5.45:33
.2. Sep Vanmarcke (BEL-Blanco) d.b.
.3. Niki Terpstra (HOL-Quick Step) + 31
.4. Greg Van Avermaet (BEL-BMC) d.b.
.5. Damien Gaudin (FRA-Europcar) d.b.
.6. Zdenek Stybar (CZE-Quick Step) + 39
.7. Sebastian Langeveld (HOL-GreenEdge) d.b.
.8. Juan Antonio Flecha (ESP-Vacansoleil) d.b.
.9. Alexander Kristoff (NOR-Katusha) + 50
10. Sébastien Turgot (Fra-Europcar) d.b.