Txirrindularitza
Huy
Dani Moreno nagusitu da Flecha Valonan
Erredakzioa
Sergio Luis Henao (Sky) izan da bigarren, eta Carlos Betancur (Ag2r) hirugarren. Igor Antonek zortzigarren bukatu du.
-
Dani Moreno. Argazkia: EFE
Dani Morenok (Katusha) irabazi du aurtengo Flecha Valona. Txirrindulari espainiarra izan da azkarrena Huy mendateko azken igoeran. Tropela Binche (Belgika) herritik atera da, eta 205 kilometro egin behar izan dite.
Helmugara heltzeko metro gutxiren faltan, Carlos Betancur (AG2R) harrapatu du Morenok, eta helmugan Sergoi Luis Henao (Sky) eta Betancur bera gainditu ditu. Euskaltel-Euskadiko Igor Antonek zortzigarren postuan bukatu du.
Iaz Joaquim "Purito" Rodriguezentzat izan zen garaipena.
Sailkapena:
.1. Daniel Moreno (ESP) Katusha 4h.52:33
.2. Sergio Luis Henao Montoya (COL) Sky 03''-ra
.3. Carlos Alberto Betancur Gomez (COL) AG2R d.b.
.4. Daniel Martin (IRL) Garmin-Sharp d.b.
.5. Michal Kwiatkowski (POL) Omega Pharma d.b.
.6. Joaquim Rodríguez (ESP) Katusha 08''-ra
.7. Alejandro Valverde (ESP) Movistar d.b.
.8. Igor Anton (EUS) Euskaltel-Euskadi d.b.
.9. Bauke Mollema (HOL) Blanco d.b.
.10. Rinaldo Nocentini (ITA) AG2R d.b.