Txirrindularitza
Apirilaren 23tik 28ra
Valverde eta Froome, Romandiako Tourra irabazteko faborito nagusiak
Erredakzioa
Aurtengo edizioan, ibilbide zorrotzari egin beharko dio aurre tropelak. Atariko etapa 7 kilometroko erlojupekoa izango da.
-
Chris Froomen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Astearte honetan hasiko da Romandiako Itzuliaren 67. edizioa. Proba apirilaren 23tik 28ra jokatuko da, eta Alejandro Valverde eta Chris Froome dira faborito nagusiak. Ibilbide zorrotzari egin beharko dio aurre tropelak.
Atariko etapa ohi baino gogorragoa izango da, helmuga hirugarren mailako Mayens de Bruson egongo baita. Ondoren, birhurgune ugariko hiru etaparen ondoren, asteburuak erabakiko du proba. Larunbatean etapa nagusia korrituko da: 188 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, eta Les Mosses (lehen maila), Morgins (lehen maila), La Croix (lehen maila), eta Les Diablerets gainditu.
Igandean 19 kilometroko erlojupekoa jokatuko da. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute egunero etapa, 16:20etik aurrera.
Etapak:
Apirilaren 23an Atarikoa Erlojupekoa Le Châble-Bruson 7 km.
Apirilaren 24an 1. etapa St-Maurice-Renens 176.4 km.
Apirilaren 25ean 2. etapa Prilly-Granges 190.3 km.
Apirilaren 26an 3. etapa Payerne 181 km.
Apirilaren 27an 4. etapa Marly-Les Diablerets 188.5 km.
Apirilaren 28an 5.etapa Erlojupekoa Ginebra 18.7 km.Azken irabazleak:2012 Bradley Wiggins (GBR)
2011 Cadel Evans (AUS)
2010 Simon Spilak (SLO)
2009 Roman Kreuziger (CZE)
2008 Andreas Klöden (GER)
2007 Thomas Dekker (NED)
2006 Cadel Evans (AUS)
2005 Santiago Botero (COL)
2004 Tyler Hamilton (USA)
2003 Tyler Hamilton (USA)