Itxi

Txirrindularitza

Puerto Operazioa

Urte bateko espetxe zigorra Eufemiano Fuentesentzat

Erredakzioa

Jose Ignacio Labartari lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, eta epaileak gainontzeko auzipetuak (Yolanda Fuentes, Manolo Saiz eta Vicente Belda) absolbitu ditu.

  • Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

    Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

Epaileak urte bateko espetxe zigorra ezarri dio Eufemiano Fuentes medikuari osasun publikoaren aurkako delituagatik, Puerto Operazioan.

Jose Ignacio Labartak lau hilabeteko espetxe zigorra jaso du, eta epaileak gainontzeko auzipetuak (Yolanda Fuentes, Manolo Saiz eta Vicente Belda) absolbitu ditu.

Lau urtetan mediku kargua betetzeko gaitasunik gabe utzi dute Fuentes, eta gainera egunero, hamar hilabetetan zehar, 15 euro ordaindu beharko ditu.