Txirrindularitza
Ekainaren 9a arte
Veilleaux kanadiarrak irabazi du Dauphineko lehen etapa
Erredakzioa
Thomas Damuseau (Argos), Jean Marc Bideau (Bretagne Séche) eta Ricardo Garcia (Euskaltel) izan dira eguneko beste protagonistak.
-
Lasterketa ekainaren 9an amaituko da. Efe.
David Veilleaux (Europcar) da 2013ko Dauphine Libere lasterketako lehen liderra, etapa hasieran hasi den ihesaldiaz baliatu ostean.
Veilleauxek 3 ordu 17minutu eta 35 segundo behar izan ditu 121 kilometroak betetzeko. Bere atzetik sartu dira Gianni Meersman (OPG) minutu eta 35 segundora eta Tom Slagter (Blanco) minutu eta 57 segundora, azken hori tropel nagusiarekin batera.
Thomas Damuseau (Argos), Jean Marc Bideau (Bretagne Séche) eta Ricardo Garcia (Euskaltel) izan dira eguneko beste protagonistak.
Astelehenean bigarren etapa korrituko dute, 191 kilometro Chatel eta Oyonnax artean. Ibilbidean laugarren mailako lau mendate, hirugarren mailako bat eta bigarren mailako bi daude.
Etapa eta nagusia:
.1. David Veilleux (CAN-Europcar) 3h 17:35
.2. Gianni Meersman (BEL-Omega) a 01:56
.3. Tom Jelte Slagter (HOL-Blanco) a 01:57
.4. Richie Porte (AUS-Sky) m.t.
.5. Christopher Froome (GBR-Sky) m.t.
.6. Angel Madrazo Ruiz (ESP-Movistar) m.t.
.7. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) m.t.
.8. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) m.t.
.9. Tony Gallopin (FRA-RadioShack) m.t.
10. Leopold Konig (CZE-NetApp) m.t.