Txirrindularitza
7. etapa
Samuel Sanchezek garaipen handia lortu du
Erredakzioa
Dauphineko zazpigarren etapa irabazi du Euskalteleko txirrindulariak. Ihes eginda iritsi da azken metroetara Fuglsanekin batera, eta esprintean menderatu du suitzarra.
Samuel Sanchezek (Euskaltel) irabazi du Dauphine Libereko zazpigarren etapa. Le Pont de Clais eta Superdevoluy arteko etapak, 187,5 kilometroko ibilbidea izan du. Christopher Froomek (Sky) lidergoa mantendu du.
Helmugara iristeko 13 kilometro falta izan direnean jo du erasoa asturiarrak, eta Jakob Fuglsanek (Astana) erantzun dio. Asturiarra eta suitzarra ihes eginda iritsi dira helmugara, eta Samuel Sanchez atera da garaile bi txirrindulari hauen arteko esprintean.
Irabazlearekiko 15 segundora iritsi da Richie Porte (Sky), eta segundo bat geroago sartu dira Daniel Moreno (Katusha), Stef Clement (Blanco Pro Cycling), Alejandro Valverde (Movistar), Christopher Froome (Sky Procycling), Daniel Navarro (Cofidis), Michael Rogers (Saxo-Tinkoff) eta Alberto Contador (Saxo-Tinkoff).
Froome da liderra, eta 51 segundoko aldea du, bigarren sailkatua den Richie Porterekiko.
7. etapako sailkapena:
.1. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) 5.26:14
.2. Jakob Fuglsang (DIN/Astana) m.t.
.3. Richie Porte (AUS/Sky Procycling) + 15
.4. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 16
.5. Stef Clement (HOL/Blanco Pro Cycling) + 16
.6. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 16
.7. Christopher Froome (GBR/Sky Procycling) + 16
.8. Daniel Navarro (ESP/Cofidis) + 16
.9. Michael Rogers (AUS/Saxo-Tinkoff) + 16
10. Alberto Contador (ESP/Saxo-Tinkoff) + 23
Sailkapen nagusia:
.1. Christopher Froome (GBR/Sky) 25.00:13
.2. Richie Porte (AUS/Sky) + 51
.3. Michael Rogers (AUS/Saxo-Tinkoff) + 1:37
.4. Daniel Moreno (ESP/Katusha) + 1:47
.5. Daniel Navarro (ESP/Cofidis) + 1:49
.6. Jakob Fuglsang (DIN/Astana) + 2:04
.7. Stef Clement /HOL/Blanco Pro) + 2:32
.8. Alejandro Vlaverde (ESP/Movistar) + 2:47
.9. Rohan Dennis (AUS/Garmin) + 2:48
10. Alberto Contador (ESP/Saxo) + 2:56