Txirrindularitza
Vuelta prestatzeko
'Purito' Rodriguezek ez du parte hartuko Donostiako Klasikoan
Erredakzioa
Katusha taldeko liderrak Gipuzkoako proba mitikoan parte hartzeko asmoa zuen, baina azken orduan Espainiako Itzulia prestatzeko atseden hartuko duela baieztatu du.
-
Joaquim Rodriguez. Argazkia: EFE
Joaquim Rodriguez katalanak ez du 2013ko Donostiako Klasikoan parte hartuko. Frantziako Tourreko sailkapen nagusian hirugarren postua lortu ondoren, Katusha taldeko liderrak Espainiako Itzulia ondo prestatzea erabaki du, eta ez da Donostiako errepideetan izango uztailaren 27an.
'Purito' Rodriguezek maila oso onean bukatu du Frantziako Tourra, eta Gipuzkoako probara ez joatea erabaki du, atseden hartzeko. "Aurten Espainiako Itzulia irabazteko aukera dut, eta orain lan gogorra egin beharko dut", azaldu du txirrindulariak.
"Iaz itzuli handi bat irabazteko abagunea izan nuen (Giroan bigarren izan zen), eta aurten Espainiako Itzuliko ibilbidea ondo egokitzen da nire estilora. Irabazteko borrokatuko dut, baina ez Basso, Valverde, eta Contador agian ere bertan izando direla ez da ahaztu behar. Aurkari oso zailak izango dira", esan du Joaquim Rodriguezek.