Txirrindularitza
Poloniako Itzulia
Ulissik etapa eta lidergoa lortu ditu
Erredakzioa
Lampre taldeko italiarra esprintean nagusitu da, Darwin Atapumaren eta Rafal Majkareen aurretik. Ion Izagirre gipuzkoarra zazpigarren izan da.
-
Diego Ulissi. Argazkia: EFE
Diego Ulissi italiarrak irabazi du Poloniako Itzuliko lehenengo etapa, eta liderraren elastiko horia jantzi du. Lampre taldeko liderrak Darwin Atapuma eta Rafal Majka gainditu ditu esprintean. Aurreneko etapa Italiako errepideetan izan da, eta helmuga Madonna di Campiglio mendate mitikoan kokatuta egon da.
Irteeran begirada guztiak Bradley Wigginsengan jarrita egon dira. Britainiarrak ez zuen Frantziako Tourrean parte hartu, eta Giroan lasterketa utzi behar izan zuen, 13. etapan. Sky taldeko liderrak lasai egin du Poloniako Itzuliko aurreneko etapa, eta ez da onenen lehian sartu.
Bigarren etapa ere Italian izango da (Marilleva val di Sole-Passo Pordoi val di Fassa, 206,5 kilometro), eta txirrindulariek mendiko beste etapa gogor bati aurre egin beharko diote.
- Etapako sailkapena:
.1. Diego Ulissi (ITA-Lampre Merida) 4h 59:32
.2. Darwin Atapuma Hurtado (COL-Colombia) d.b.
.3. Rafal Majka (POL-Saxo Tinkoff) d.b..
.4. Eros Capecchi (ITA-Movistar) d.b.
.5. Ivan Basso (ITA-Cannondale) d.b.
.6. Domenico Pozzovivo (ITA-AG2R) d.b.
.7. Jon Izaguirre (EUS-Euskaltel Euskadi) d.b.
.8. Alex Howes (USA-Garmin) d.b.
.9. Ben Hermans (BEL-RadioShack) d.b.
10. Pieter Weening (HOL-Orica) d.b.