Itxi

Txirrindularitza

Erlojupekoan

Ellen Van Dijk, munduko txapelduna

Erredakzioa

Holandako txirrindularia azkarrena izan da 25,3 kilometroko ibilbidean, eta urrezko domina irabazi du Linda Villumsenen (Zelanda Berria) aurretik.

  • Ellen Van Dijk. Argazkia: EFE

    Ellen Van Dijk. Argazkia: EFE

Ellen Van Dijk holandarrak irabazi du 2013ko Munduko Txapelketako erlojupeko proba. Van Dijk azkarrena izan da Florentziako 25,3 kilometroko ibilbidean 27 minutu eta 48 segundoko denborarekin.

Holandako txirrindularia proba irabazteko faborito nagusia izan da, batez ere, Specialized-Lululemonekin taldekako erlojupekoan urrezko domina irabazi ondoren. Bigarren sailkatua Linda Villumsen (Zelanda Berria) izan da, 24 segundora, eta hirugarrena Carmen Small (Estatu Batuak), 28 segundora.

Leire Olaberria Gipuzkoako txirrindulariak 31. postuan bukatu du proba, 2 minutu eta 47 segundora.

- Sailkapena:

.1. Ellen Van Dijk (HOL) 27.48 minutu

.2. Linda Villumsen (NZL) + 24

.3. Carmen Small (USA) + 28

.4. Evelyn Stevens (USA) d.b.

.5. Trixi Worrack (ALE) + 31

31. Leire Olaberria (ESP) + 2.47