Itxi

Txirrindularitza

Florentzian

Mathieu van der Poel, munduko txapelduna junior mailan

Erredakzioa

Holandarrak Mads Pedersen (Danimarka) eta Iltjan Nika (Albania) gainditu ditu Florentziako errepideetan. Alex Aranburu 47. izan da, 3 minutu eta 59 segundora.

Mathieu van der Poel holandarrak irabazi du Munduko Txapelketa junior mailan. Van der Poelek 3 segundo atera dizkio helmugan Mads Pedersen danimarkarrari (zilarrezko domina), eta Iltjan Nika albaniarrari (brontzezko domina). Holandako txirrindulari gaztea indartsuena izan da Florentziako proban, eta 2014 urtean ortzadar elastikoa jantziko du.

Alex Aramburu euskal txirrindularia 47 posizioan heldu da, 3 minutu eta 59 segundora.

Sailkapena:

1. Mathieu van der Poel (Holanda) 3:33:14
2. Mads Pedersen (Danimarka) + 3
3. Iltjan Nika (Albania) d.b.
4. Logan Owen (Estatu Batuak) d.b.
5. Lorenzo Rota (Italia) d.b.
6. Lucas Eriksson (Suedia) d.b.
7. Scott Davies (Britainia Handia) d.b.
8. Artem Nych (Errusia) d.b.
9. Sergey Shemyakin (Kazakhstan) d.b.
10. Benjamin Brkic (Austria) d.b.

47. Alex Aranburu (Espainia) + 3:59