Txirrindularitza
Tour Down Under, 6. etapa
Simon Gerransek Down Under irabazi du; Greipelentzat azken etapa
Erredakzioa
Sailkapen orokorrak ez du aldaketarik izan Adelaideko etapan, eta Orica-GreenEdge taldeko txirrindulariak Cadel Evansekiko segundu bakarreko aldea mantendu du.
Andre Greipelek (Lotto-Belisol) Down Under Itzuliaren azken etapa irabazi du, Adelaideko zirkuituaren esprintean. Alemaniakoak bere taldearen kontrola aprobetxatu, eta bere aurtengo bigarren etapa eskuratu du. Australiako lasterketan lortzen duen 16. garaipena da, eta hirugarrenez jarraian irabazi du azken etapa.
Simon Gerransek (Orica-GreenEdge) segundu bakarreko aldea mantendu du Cadel Evansekin (BMC), eta sailkapen nagusia irabazi du. Azkenean, denbora-sariek ez dute protagonismorik izan azken etapan, eta Gerransek Willunga Hillen egindako lanari etekin atera dio. Horrela, Australiako Txapelketako lehenengo bi postuak errepikatu dira: Gerrans irabazle eta Evans bigarren. Gerransek Down Under Itzulia irabazten duen hirugarren aldia da. 2006an eta 2012an ere onena izan zen.
Hiru txirrindulari izan dira eguneko protagonistak, zirkuituari bukaera emateko bi itzuli falta zirenean tropelak harrapatuta: Maxim Belkov (Katiuxa), William Clarke (Drapak) eta Berard (Ag2r).
UCI WorldTourreko lehenengo lasterketa jokatuta, Simon Gerrans dago sailkapeneko lehenengo postuan. Orica-GreenEdge dago taldekako sailkapeneko buruan, BMC eta Sky taldeen aurretik. Australia da, momentuz, herrialderik onena, Italiaren eta Herbehereen aurretik.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1. Andre Greipel (Lotto-Belisol) 1:55:16
2. Mark Renshaw (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
3. Andrew Fenn (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Koen De Kort (Team Giant-Shimano) d.b.
5. Jonathan Cantwell (Drapac) d.b.
6. Matthew Goss (Orica-GreenEdge) d.b.
7. Nathan Haas (Garmin-Sharp) d.b.
8. Jurgen Roelandts (Lotto-Belisol) d.b.
9. Michal Kolar (Tinkoff-Saxo) d.b.
10. Mathew Hayman (Orica-GreenEdge) d.b.
CLASIFICACIÓN GENERAL
1. Simon Gerrans (Orica-GreenEdge) 19:57:35
2. Cadel Evans (BMC) 1''-ra
3. Diego Ulissi (Lampre-Merida) 5''-ra
4. Richie Porte (Team Sky) 10''-ra
5. (Nathan Haas (Garmin-Sharp) 27''-ra
6. Robert Gesink (Belkin) 30''-ra
7. Daryl Impey (Orica-GreenEdge) 34''-ra
8. Geraint Thomas (Team Sky) 37''-ra
9. Adam Hansen (Lotto-Belisol) d.b.
10. Egor Silin (Katusha) 47''-ra