Itxi

Txirrindularitza

Munduko Ziklokros Txapelketa

Larrinaga, oso gogotsu Munduko Ziklokros Txapelketara

Erredakzioa

Arabakoa Hoogerheideko irteeran (Herbehereak) egongo da, Munduko Ziklokros Txapelketan. Aitor Hernandez ere han izango da.

  • Javier Ruiz de Larrinaga. Argazkia: EFE.

    Javier Ruiz de Larrinaga. Argazkia: EFE.

Javier Ruiz de Larrinaga bere momenturik onenean joango da Munduko Ziklokros Txapelketara. Zentzu horretan hitz egin du, Espainiako selekzioarekin Hoogerheidera abiatu baino lehen. Herbehereetako zirkuituan erabakiko da nork jantziko duen ostadar maillota hurrengo denboraldian.

Arabako txirrindulariaren sentsazioak ezinhobeak dira, Nommayko Munduko Kopan egindako lan onaren ostean (27.a izan zen): "gorputzez azken lasterketetan bezain ondo mantentzen banaiz, nire Munduko Txapelketarik onena egiteko aukerak ditudala uste dut". Hoogerheideko zirkuituari buruz ere hitz egin du. Dena eguraldiaren arabera aldatu daiteke: "lehorra badago, oso azkarra izango da, gehiegi ere, eta lokatza badago, oso 'astuna' izango da, bizikletan mantentzea ere zaila den horietakoa". Larrinagak ez daki zer duen nahiago, "atzerriko lokatzan ondo egiten ari naizelako".

Arabarrarentzat, gakoa irteera izango da, bere "arazoa". Aurreko postuetan mantentzea lortzen badu, lasterketa polita egin dezakeela uste du Larrinagak: "erritmo erregularra mantentzeko eta inoiz ez amore emateko gai naiz".