Txirrindularitza
Dubaiko Tourra
Kittelek bigarrenez irabazi du Dubain, Lobatoren aurretik
Erredakzioa
Alemaniako txirrindulariak bere bigarren garaipena lortu du jarraian Dubaiko Itzuliaren hirugarren etapan. Movistarrekoa irabaztetik gertu egon da.
-
Marcel Kittel. Argazkia: EFE.
Marcel Kittelek (Giant-Shimano) Dubaiko Itzuliaren hirugarren etapa irabazi du, esprintean. Hatan bukatu da etapa, 162 kilometroren ostean. Juanjo Lobato (Movistar), bigarren, eta Peter Sagan (Cannondale), higugarren, baino azkarragoa izan da Alemaniakoa. Taylor Phinney (BMC) lasterketako liderra da oraindik.
Sagan eslovakiarrak, izan ere, Alejandro Valverderen (Movistar) eraso bati erantzuna eman dio, etapa bukaerako azken aldapetako batean. Rui Costa (Lampre-Merida) ere saiatu da, 3 kilometro falta zirenean, tropela banatuta zegoela. Azkenean, ordea, esprinta egon da, eta Kittel izan da azkarrena. Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du.
3. ETAPAKO SAILKAPENA
1. Marcel Kittel (Giant-Shimano) 3:47:52
2. Juanjo Lobato (Movistar Team) d.b.
3. Peter Sagan (Cannondale) d.b.
4. Dylan Van Barle (Garmin-Sharp) d.b.
5. Reinardt Janse Van Rensburg (Giant-Shimano) d.b.
6. Wouter Poels (Omega) d.b.
7. Alejandro Valverde (Movistar Team) d.b.
8. Ramunas Navardauskas (Garmin-Sharp) d.b.
9. Nikolai Trusov (Tinkoff-Saxo) d.b.
10. Jesús Herrada (Movistar Team) d.b.
SAILKAPEN OROKORRA
1. Taylor Phinney (BMC) 6:50:24
2. Steven Cummings (BMC) 15"-ra
3. Lasse Norman Hansen (Garmin-Sharp) 17"-ra
4. Tony Martin (Omega) 23"-ra
5. Fabian Cancellara (Trek) 26"-ra
6. Peter Sagan (Cannondale) 29"-ra
7. Marcel Kittel (Giant-Shimano) 33"-ra
8. Adriano Malori (Movistar Team) d.b.
9. Maciej Bodnar (Cannondale) 36"-ra
10. Peter Velits (BMC) 38"-ra