Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra

Taylor Phinneyk irabazi du Dubaiko Itzulia; Kittelek, beste etapa bat

Erredakzioa

Alemaniako txirrindulariak hirugarrenez irabazi du esprintean, eta Phinneyk lortu du sailkapen orokorra.

  • Taylor Phinney. Argazkia: EFE.

    Taylor Phinney. Argazkia: EFE.

Marcel Kittelek (Giant-Shimano) Dubaiko Itzuliaren azken etapa irabazi du, eta Taylor Phinneyrentzat (BMC) izan da lasterketako sailkapen orokorra. Lau etapen ostean, bi txirrindulariak izan dira garaile bakarrak: Kittelek esprintean bukatu diren hiru etapak irabazi ditu, eta Phinneyk, erlojupekoa eta sailkapen orokorra.

Laugarren eta azken etapa Burj Khalifan bukatu da (124 km). Paco Mancebo (Sky Dive), Jay McCarthy (Tinkoff-Saxo) eta Pierpaolo de Negri (Vini Fantini) izan dira ihesaldiko txirrindulariak, baina 13 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Helmugatik 4,5 kilometrora, Peter Sagan izan da protagonista, baina erori egin da eta saiakera zapuztu zaio. Azkenean, esprinteko gidoia errepikatu da, eta Phinneyk garaipen finala lortu du.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Marcel Kittel (Giant-Shimano) 2:41:09
2. Mark Renshaw (Omega Pharma Quick Step)
3. Andrea Guardini (Astana)
4. Roberto Ferrari (Lampre-Merida)
5. Alexander Porsev (Katusha)
6. Daniele Ratto (Cannondale)
7. Niccolo Bonifazio (Lampre-Merida)
8. Takashi Mizayawa (Vini Fantini Nippo)
9. Lucas Sebastián Haedo (Sky Dubai)
10. Juan José Lobato (Movistar Team)

SAILKAPEN OROKORRA

1. Taylor Phinney (BMC) 9:31:33
2. Steven Cummings (BMC) 00:16
3. Lasse Norman Hansen (Garmin-Sharp) 00:17
4. Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) 00:23
5. Fabian Cancellara (Trek Factory Racing) 00:30
6. Marcel Kittel (Giant-Shimano)
7. Adriano Malori (Movistar Team) 00:37
8. Maciej Bodnar (Cannondale) 00:40
9. Peter Velits (BMC) 00:42
10. Dylan van Baarle (Garmin-Sharp)