Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Bigarren etapa ere, Modolok irabazi

Erredakzioa

Italiarra Ben Swift (Sky) britainiarraren eta Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) belgikarraren aurretik sartu da, 4:07:53-ko denbora eginda.

  • Asteartean bost mendate igo neharko dituzte Mallorcako Challenge proban. Efe.

    Asteartean bost mendate igo neharko dituzte Mallorcako Challenge proban. Efe.

Sacha Modolo txirrindulari italiarrak bigarren garaipena jarraian lortu du Mallorcako Challengean, 183 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Lampre-Merida taldeko txirrindularia igandeko etapan ere nagusitu zen. Italiarra Ben Swift (Sky) britainiarraren eta Gianni Meersman (Omega Pharma-Quick Step) belgikarraren aurretik sartu da, 4:07:53-ko denbora eginda.

Mallorcako Challengeko parte-hartzaileek 152,9 kilometroko etapa egingo dute asteartean. Bost mendate igo beharko dituzte: hirugarren mailako bi, bigarren mailako beste bi eta Coll del Puig Mayor, lehen mailakoa, helmugatik 18,7 kilometrora.

Ses Salines-Campos-Santanyí sariko sailkapena:

1. Sacha Modolo (ITA/Lampre-Merida) - 4:07:53

2. Ben Swift (GBR/Sky) - d.b.

3. Gianni Meersman (BEL Omega Pharma-Quick Step) - d.b.

4. Matteo Trentin (ITA/Omega Pharma-Quick Step) - d.b.

5. Vicente Reunés (ESP/IAM Cycling) - d.b.

6. Michael Matthews (AUS/Orica-GreenEdge) - d.b.

7. Michal Kwiatkowski (POL/Omega Pharma-Quick Step) - d.b.

8. Francisco José Ventoso  (ESP/MOVISTAR) - d.b.

9. Tony Hurel (FRA/Europcar) - d.b.

10. Kristian Sbaragli (ITA/MTN-Qhubeka) - d.b.