Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Cummingsek irabazi du Mediterraneoko Tourra

Erredakzioa

Jean Christophe Peraud (Ag2R- La Mondiale) nagusitu da azken etapan, Mont Faronen.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Stephen Cummingsek (BMC) irabazi du Mediterraneoko Tourra. Azken etapan, Jean Christophe Peraud (Ag2R- La Mondiale) nagusitu da, Mont Faronen.

Omar Fraile (Caja Rural), Rudy Kowalski (Roubaix Lille Métropôle), Mark Christian (Raleigh) eta Tom Dernies (Wallonie - Bruxelles) izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak, baina tropelak helmugara heltzeko 13 kilometroren faltan harrapatu ditu.

Perauden atzetik, Eduardo Sepulveda (Bretagne) eta Stefan Denif (IAM) sailkatu dira. Sailkapen nagusian, Peraud berak bukatu du bigarren eta Zoidl hirugarren.

5. etapako sailkapena:

1. Jean Christophe Peraud (Ag2R-La Mondiale)
2. Eduardo Sepulveda (Bretagne)
3. Stefan Denif (IAM)
4. Stephen Cummings (BMC)
5. Egor Silin (Katusha)
6. Riccardo Zoidl (Trek)
7. Thomas Degand (Wanty)
8. Francesco Manuel Bongiorno (Bardiani)
9. Carlos Alberto Betancur (AG2R-La Mondiale)
10. Franco Pellizotti (Androni Venezuela)

Sailkapen nagusia:

1. Steven Cummings
2. J, C. Peraud+4
3. Zoidl+10
4. Sepulveda+28
5. Ludvigsson+56
6. Degand+56
7. Chavanel+1.01
8. Silin+1.01