Txirrindularitza
Omango Itzulia, 5. etapa
Froomek irabazi du Omango bosgarrena, eta lider berria da
Erredakzioa
Frantziako Tourreko irabazleak bere taldeak jarritako bideoa aprobetxatu du, eta sailkapeneko orokorreko buruan jarri da.
-
Chris Froome Omango Itzulian. Argazkia: EFE.
Chris Froomek (Sky) irabazi du Omango Itzuliaren bosgarren etapa, Bibdid eta Jabal Al Akhdharren artean (147,5 kilometro). Etapa Green Mountaineko igoeran bukatu da (5,7 kilometro %10,5era). Kenyan jaiotako txirrindularia Tejay Van Garderen (BMC) eta Rigoberto Uran (Omega Pharma-Quick Step) baino azkarragoa izan da.
10 kilometro falta zirenean, tropelak, Cannondale eta Omega Pharma buruan zeudela, eguneko ihesaldia harrapatu dute: Sprengers eta Van Hecke (Topsport Vlaanderen-Mercator), Canola (Bardiani) eta Murphy (Unitedhealthcare). Green Mountaineko azken igoera gogortu du Skyk. Egoera horri probetxua atera dio Froomek eraso egiteko, indartsuena dela erakusteko eta sailkapeneko buruan jartzeko.
5. ETAPAKO SAILKAPENA