Itxi

Txirrindularitza

Movistarrekin

Gorka eta Ion Izagirre, Intxausti eta Erviti, Valverderekin Ardenetan

Erredakzioa

Alejandro Valverderentzat asko dira faboritoak, baina batez ere, Purito, Kwiatkowski, Cunego, Gerrans, Nibali, Kreuziger eta Gilbert izango dira indartsuenak.

  • Valverde

    Valverde (Movistar). Argazkia: EFE

Alejandro Valverde izango da Movistarreko taldeburua Ardenetako klasikoetan. Amstel Gold Race igande honetan jokatuko da, Flecha Valona hilaren 23an eta Lieja-Bastoña-Lieja 27an.

Murtziako txirrindulariak Movistar taldean Imanol Erviti, John Gadret, Beñat Intxausti, Ion Izagirre, Jesus Herrada, Gorka Izagirre eta Ivan Gutierrez taldekideak izango ditu ondoan.

'Gustuko ditudan lasterketak dira eta sasoiko nago, beraz, irabazteko ideiarekin noa', adierazu du Movistarreko txirrindulariak. Valverderentzat asko dira faboritoak, baina batez ere, Purito, Kwiatkowski, Cunego, Gerrans, Nibali, Kreuziger eta Gilbert izango dira indartsuenak.