Itxi

Txirrindularitza

Fleche Wallone

Alejandro Valverde, Huyko harresian errege

Mikel Dominguez

Movistarreko txirrindulariak bigarrenez irabazi du Fleche Wallonen, Daniel Martinen (Garmin-Sharp) eta Michal Kwiatkowskiren (Omega Pharma-Quick Step) aurretik.

  • Alejandro Valverdek irabazi du Fleche Wallone / EFE.

    Alejandro Valverde (artxiboa) / EFE.

Alejandro Valverdek (Movistar) irabazi du, bigarrenez, Fleche Wallone klasikoa, Huyko harresiko azken igoeran erasoa jota. Philippe Gilbertek (BMC) Amstel Gold Racen irabazi ostean, Murtziako txirrindularia izan da Artenetako Hirukoaren bigarren kapituluko protagonista. Huyko harresia izan da, ohi bezala, lasterketako epaile gogorra, eta azken aldapek erabaki dute garailea.

BMCko waloia, izan ere, ez da azken igoeran agertu, eta faboritoetatik urrun ibili da. Azken erasoa, Valverderena, garaipena eskuratzeko erabakigarria izan zen. Daniel Martinen (Garmin-Sharp) eta Michal Kwiatkowskiren (Omega Pharma-Quick Step) aurretik sartu zen Valverde. Bauke Mollema (Belkin) aurrean ibili zen, baina podiumaren ateetan geratu zen.

Romain Bardetek (Ag2r) metro batzuk atera zituen igoera hasita, baina faboritoek aurre hartu zioten. Purito Rodrigezen (Katiuxa) lana Dani morenok egin zuen, liderra 2 kilometro falta zirenean erori zelako. Kasu honetan, Amstel Gold Racen baino ondorio gutxiagorekin.

Igandean Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan arituko da Alejandro Valverde, hirugarrenaren garaipenaren bila, Ardenetan irabazi osteko konfiantzarekin.

LASTERKETAKO SAILKAPENA

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Flèche Wallone