Txirrindularitza
Krisia
Asturiaseko Itzulia bertan behera utzi dute, diru arazoengatik
Erredakzioa
2011. urtea izan zen bost etapa lehiatu ziren azkeneko aldia. 2012an hiru etapara murriztu zuten
-
Asturiaseko Itzuluak bi etapa bakarrik izan zituen 2013an. Efe.
Asturiaseko Itzulia bertan behera geratu da diru arazoen ondorioz. Proba, datorren asteburuan, maiatzaren 2a eta 4a artean lehiatzekoa zen. Itzulia urtero-urtero korritu dute, 1968tik.
Espainiako txirrindularitza egutegiko beste zenbait probekin gertatu bezala, Asturiaseko Itzuliak arazo ekonomiko larriak izan ditu azken urteetan. 2011n lehiatu ziren, azkeneko aldiz, bost etapa. 2012an hiru etapa lehiatu ziren, eta 2013an, bi bakarrik. 2014rako hiru etapa aurreikusita zituzten, baina, azkenean, ez da bat bera ere lehiatuko.
Esan bezala, Aramao Txirrindularitza Elkarteak hiru etapa konfirmatuta zeuzkan 2014rako: Oviedo - Posada de Llanera; Bueño - Pola de Lena; eta Tartiere Auto (Lugones) – Oviedo. Probaren aurkezpen ofiziala ostiral honetan bertan egiteko asmoa zuten.
Probako azken irabazleak Moreno, Intxausti eta Txurruka izan dira. Eta historian Mayo, Beloki, Jalabert, Olano, Zulle, Indurain, Breukink, Ugrumov eta Alcala gailendu dira, besteak beste.