Itxi

Txirrindularitza

Lieja-Bastogne-Lieja

Simon Gerrans Alejandro Valverderi gailendu zaio

Erredakzioa

Ohikoa denez, ihesaldiak eta erorikoak izan dira, eta zenbait txirrindularik lasterketa utzi behar izan dute; Joaquin Purito Rodriguezek, besteak beste.

  • Simon Gerrans txirrindulari australiarra. Efe.

    Simon Gerrans txirrindulari australiarra. Efe.

Simon Gerrans (Orica) australiarra gailendu da Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan. 263,4 kilometroko ibilbidea egiteko 6 ordu, 37 minutu eta 43 segundo behar izan ditu irabazleak.

Bigarren postua Alejandro Valverderentzat izan da (Movistar). Valverdek bi aldiz irabazi du Belgikako klasikoa. Hirugarren Michal Kwiatkowski poloniarra izan da (Omega Pharma).

Ohikoa denez, ihesaldiak eta erorikoak izan dira, eta zenbait txirrindularik lasterketa utzi behar izan dute; besteak beste, Joaquin Purito Rodriguezek. Eroriko garrantzitsuena helmugarako 70 kilometro falta zirenean gertatu da, eta Rui Costa munduko txapelduna, Michal Golas poloniarra eta David Lopez espainiarra harrapatu ditu, besteak beste.