Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Cameron Meyerrek irabazi du bigarren etapa Suitzan

Erredakzioa

Orica-Green Edge taldeko austrailiarra Philip Deignan (Sky) eta Larry Warbasse (BMC) baino azkarragoa izan zen hiruren esprintean. Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) lider jarraitzen du.

Cameron Meyerrek (Orica-GreenEdge) Suitzako Tourraren bigarren etapa irabazi du, Bellinzona eta Samen artean (182 kilometro), kategoria bereziko eta bigarren mailako bina mendate igaro ondoren. Ez da aldaketarik egon sailkapen orokorrean, eta Tony Martinek (Omega Pharma-Quick Step) liderraren maillota mantendu du.

Australiarra Phili Deignan (Sky) eta Lawrence Warbasse (BMC) baino azkarragoa izan zen helmugan bertan. Hiru txirrindulariak eguneko ihesaldian izan dira, beste hirurekin batera: Reto Hollenstein (IAM Cycling), Frederik Veuchelen (Wanty-Groupe Gobert) eta Bjorn Thurau (Team Europcar).

Peter Sagan (Cannondale) atzeko taldearen esprintean azkarrena izan da, 14 segundora. Sailkapen orokorrean aldaketarik gabe, Tony Martinek buruan jarraituko du.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK