Itxi

Txirrindularitza

Uci Pro Tour

Belkinek taldea babesteari utziko dio denboraldi amaieran

Erredakzioa

Herbehereetako txirrindulari taldeak babeslerik gabe geratuko da berriz, eta beste baten bila dago 2015eko denboraldiari begira.

  • Bauke Mollema, Espainiako Itzulian / EFE.

    Bauke Mollema, Espainiako Itzulian / EFE.

Juanma Garate tartean duen Belkin txirrindulari taldeak babesle nagusirik gabe geratuko da 2014eko denboraldi amaieran. Belkin Estatu Batuetako gailu elektronikoen markak Herbehereetako taldea babesteari uztea erabaki du.

Belkin taldeari batu zitzaion 2013ko Frantziako Tourra baino lehen, merkatuan hedatzeko estrategia bezala, eta orain beste ikuspegi bat ematengo dio, bere markak ustiatzeko asmoz.

Taldea, orduan Blanco Pro Cycling, Rabobanken urte askoko laguntzarik gabe geratu zen, gizonezkoen txirrindularitzaren inguruan zeuden dopin kasuen ondorioz diziplina utzita.

Erabaki honen ondorioz, taldeak babesle berri baten bila jarri da, 2015eko denboraldian mantentzeko beharrezkoa duen inbertsioari aurre egiteko.

Taldeko zuzendariak, Richard Pluggek, "nazioarte mailan duen irudi onean" jarri du konfiantza laguntza lortzeko. Belkinen, Juanma Garatez gain, Robert Gesink, Bauke Mollema, Sep Vanmarcke, Lars Boom eta Wilco Kelderman ere daude.