Txirrindularitza
Uztailak 31
Igor Anton eta Jonathan Castroviejo, Getxon irabazteko faboritoak
Erredakzioa
Movistar da 69. Getxoko Zirukuituan irabazteko talderik onena. Caja Rural-RGA eta Euskadi ere Getxon egongo dira.
-
Jonathan Castroviejo / EFE.
Igor Anton eta Jonathan Castroviejo izango dira Movistar taldeko liderrak 69. Getxoko Zirkuituan. 14. Ricardo Otxoa Memoriala ere izango da Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketa. Movistar
Jose Herrada, Gorka Izagirre, Pablo Lastras eta Fran Ventoso ere egon daitezke Movistarren, lasterketako UCI World Tour talde bakarra. Getxoko Zirkuituko laburpen bat eskainiko du, zuzenean, ETB1ek, ostegunean 19:30etan
Bi Continental Profesional talde egongo dira Getxon: Caja Rural-Seguros RGA, Amets Txurruka eta Luis Leon Sanchezekin, eta Cofidis, Christophe Le Mevel eta Jerome Coppelekin. Euskadi ere etxean lehiatuko da, bere azkenetariko lasterketa batean. Beste sei Continental taldek osatzen dute parte-hartzea: Burgos-BH, Area Zero, MG Kavis, Mobel Partizan, Ecuador eta Alpha Baltic.
Zirkutua, 17 kilometrokoa, hamar aldiz egingo dute txirrindualriek. Txomintxun bukatuko da (732 metro, %14ko gehiegizko aldaparekin), azken urteetan esprintekin bukatu duen aldapa gogorra.