Itxi

Txirrindularitza

Donostiako Klasikoa

Garaipen handia lortu du Alejandro Valverdek

Leire Etxazarra | eitb.eus

Murtziako txirrindulariak azken kilometroetan alde egin du, eta 16 segundoko aldea atera die helmugan Mollemari, Puritori eta Mikel Nieveri. Haimar Zubeldia zazpigarren izan da.

0:00

Alejandro Valverdek irabazi du Donostiako Klasikoa, bigarrenez gailendu da murtziarra Gipuzkoako hiriburuko lasterketan.

Lehia lehen kilometroetan piztu da, zenbait ihesaldi izan dira, baina guztiak kontrolpean hartu ditu tropelak, Amets Txurrukaren erasoa iritsi den arte.

Bizkaitarrak 27. Kilometroan ihes egin du talde nagusitik, eta kilometro mordoa egin ditu lasterketa buruan, tropelaren baimenarekin.

Peter Sagan eta Philippe Gilbert favorito nagusiek lasterketa utzi dute, eta horrek gainontzeko faboritoak urduri jarri ditu, garaipena gertuago ikusten hasi direlako.

Erasoa azken kilometroetan

Txurruka harrapatuta, helmugarako zazpi kilometroren faltan jo du erasoa Valverdek, eta lasterketa behin betiko hautsi du. Bost gizon geratu dira aurreko aldean, lau, Yates-ek erorikoa izan ostean.

Movistarrekoak erlojupekoa egin du, iheskideak atzean utzita, eta bakar-bakarraik iritsi da Boulevarreko helmugara. Bigarren garaipena da Valverderentzat Donostiako Klasikoa, garaipen handia.

Valverde UCI PRO Tourreko liderra da orain, Alberto Contadorren aurretik.

Sailkapena

.1. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 5h31:11

.2. Bauke Mollema (HOL/Belking) + 14

.3. Joaquim "Purito" Rodríguez (ESP/Katusha) + 14

.4. Mikel Nieve (ESP/Movistar) + 14

.5. Tony Gallopin (FRA/Lotto) + 26

.6. Jelle Vanender (BEL/Lotto) + 26

.7. Haimar Zubeldia (ESP/Trek Faktory Racing) + 26

.8. Greg Van Avermaet (BEL/BMC Racing) + 40

.9. Giovanni Visconti (ITA/Movistar) + 40

.10. Zdenek Stybar (POL/Omega Pharma) + 43

 

UCI WOLRDTOUReko SAILKAPENA

.1. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) 462

.2. Alberto Contador (ESP/Astana) 407

.3. Vincenzo Nibali (ITA/Astana) 392

.4. Nairo Quintana (COL/Movistar) 345

.5. Jean- Christophe Peraud (FRA/AG2R) 300

.6. Fabian Cancellara (SUI/Trek Factory Racing) 274

.7. Gerrans Simon (AUS/Orica Greenedge) 268

.8. Rui Alberto Faria Da Costa (POR/Lampre) 268

.9. Peter Sagan (SVQ/Cannondale) 257

.10. Michal Wiatkowski (POL/Omega Pharma) 257.