Itxi

Txirrindularitza

Pista

Tania Calvo, zilarra abiaduran; Unai Elorriaga, brontzea omniumean

Erredakzioa

Euskal txirrindulariek bi domina irabazi dituzte Espainiako selekzioarekin Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketetan.

  • Tania Calvo / Wikipedia.

    Tania Calvo / Wikipedia.

Tania Calvok zilarrezko domina eskuratu du Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketetako abiadura proban, Baie Mahaulten, Karibeko Guadalupe uhartean (Frantzia). Salvador Melia hautatzailearen arabera, "Espainiako emakumezkoena abiaduraren historiaren arrakastarik handiena" izan da.

Unai Elorriagak brontzezko domina irabazi du omniumean. Elia Viviani italiarrak irabazi du urrezko domina, 219 punturekin, eta bigarrena Jonathan Dibben britainiarra izan da, 198 punturekin.

Espainiako hautatzaileak Bizkaiko txirrindularia zoriondu du: "Ez dut Unairi buruz ezer berririk esan behar. Egoten dakien txirrindularia da. Oso erregularra izan da iraupen probetan, baina erlojupeko laburrek ihes egin diote. Oso pozgarria da txirrindulari bati konfiantza ematen diozunean erantzun ona jasotzea".

Ana Usabiaga 14. postuan dago, 48 punturekin, emakumezkoen omniumaen lehenengo hiru probak jokatuta. Illart Zuazubiskar hamargarrena izan da jazarpen proban.