Txirrindularitza
Marka berria
Brändle austriarrak orduko marka ondu du, 51,850 kilometro eginda
Erredakzioa
Jens Voigtek irailaren 18an egindako marka gainditu du. Alemaniarrak 51,115 kilometro egin zituen ordu batean.
Matthias Brändle txirrindulari austriarrak orduko marka ondu du UCIk Aigle udalerrian, Suitzan, duen egoitzan. Brändlek 51,850 kilometro egin ditu 60 minututan.
Iam Cycling taldeko txirrindulariak Jens Voigtek irailaren 18an egindako marka ondu du. Voigtek 51,115 kilometro egin zituen guztira.
Voigtek, berriz, Ondrej Sosenka txekiarrak 2005ean egindako 49,7 kilometroak gainditu zituen.
Miguel Indurain (1994an), Jacques Anquetil, Eddie Merckx, Francesco Moser eta Chris Boardman britaniarra dira azken urteetan orduko marka ondu duten txirrindularietako batzuk.